martes, 22 de diciembre de 2015

ESKIMO IKASTETXEA






HH 4 URTEKO BILERA
2015-2016 IKASTURTEA


EGUTEGIA

ORDUTEGIA:


ORDUA
ASTELEHENA
ASTEARTEA
ASTEAZKENA
OSTEGUNA
OSTIRALA
9:00-10:00
GORPUTZ H.


GORPUTZ H.

10:00-11:00
MATEMATIKA
INGELESA
GORPUTZ H.


11:00-11:30
Jolasaldia
Jolasaldia
Jolasaldia
Jolasaldia
Jolasaldia
11:30-12:30
MUSIKA
GORPUTZ H.


INGELESA






15:00-15:45



MUSIKA
GORPUTZ H.
15:45-16:30


MATEMATIKA



IKASTURTEAN ZEHAR EMANGO DIREN IKASGAIAK ETA BAKOITZEKO IRAKASLEAK

- Musika ( Aloña Etxeberria)
- Matematika eta tutorea (Maria Jesus Perez)
- Ingelesa (Josu Olasagasti)

IRAKASGAI BAKOITZAREN AZALPENA

- Psikomotrizidadea: egunero landuko da.
- Musika: Astean hiru saio izango dira, horietan erritmoa, dantzak eta entzumena ikasi eta landuko ditugu. Horrez gain, ipuinekin edo emango ditugun gaiekin lotutako abestiak eta dantzak ikasiko dituzte.
- Matematika: irakasgai honen hiru saio edukiko dituzte astean. Koloreak, tamainak eta forma geometrikoak ikasiko dituzte, espazioak nola banatzen diren ere ikasiko dute eta amaitzeko 1etik 5erako zenbakiak irakatsiko dizkiegu.
- Ingelesa: astean bi saio izango dituzte. Kanten eta ipuinen bidez oinarrizko hiztegia eta entzumena ezagutuko dituzte.

IKASTOLAN ERABILTZEN DEN METODOLOGIA

Ikasleak bi modutara lan egiten dute: multzoka eta txoko txikietan banatutako taldeetan. Multzoetan elkarrizketak, ipuinak, abestiak, jolasak eta kontzeptuen azalpenak lantzen dira. Eta txoko txikietan hiru txoko bereizten dira: ipuin txokoa, jolas txokoa eta margotzeko txokoa. Hiru talde egiten dira talde horiek kurtso guztian aldatu gabe, eta astean zehar txoko ezberdinetatik pasatzen dira.

GELAKO ARAUAK

- Bakoitzak bere gakoa ezagutu eta bere amantala, txamarra zintzilikatzen ikasi behar dute.
- Gelara sartzeko eta irteteko ilara bat osatu.
- Margoak, kutxak, jostailuak zaindu eta ez puskatu.
- Jostailuak eta erabilitako materiala bere tokian gorde.
- Komunera bakarrik joan daitezen animatu; horregatik arropa erosoa haurrei janztea gomendatzen dizuegu, horrela autonomoak izaten ikasten hasiko dira.
- Ez oihukatu, hitz egin.
- Taldeko ekintzetan parte hartu.
- Arduradunaren irudia ezagutu.
- Protagonistak izatea egun batean. Bere eginkizunak: haurrak zenbatu eta faltatzen direnean argazkiak aurkitu eta bere tokian ipini, eguraldia beatu eta dagokion ikurra jarri.
- Aldatzeko arropa eraman; bai psikomotrizitate gelara joateko edo gainean txiza edo kaka egiten badira.
- Beren urtebetetzea denean puxikak eta litxarkeriak eraman ikasgelara.
- Umea jantokian gelditzen bada amantala eta hortz eskuila eraman.

IKASTURTEAN LORTU NAHI DITUGUN HELBURUAK

- Autonomiaren garapena. Haurrak bere kabuz kapaz izatea ikastolako ohiko espazioetan ibiltzen.
- Bakoitzak bere amantala eta berokia jartzea eta kentzean parte hartzea.
- Sozializazioa. Elkarren artean erlazionatzen ikastea.
- Patioan beraiek bakarrik jolastea irakaslearen esku-hartzerik egon gabe.
- Arauak errespetatzen ikasi behar dute.
- Biolentziarik ez erabiltzea eta haserre daudenean hitzekin konpontzea dagoen arazoa.
- Euskara erabili behar dute eta horretarako elkarrizketak, bideoak, ipuinak, abestiak, … egingo ditugu euskara bultzatzeko.
- Psikomotrizitateari garrantzi handia ematen diogu, gorputzaren koordinazioa hobetzen lagunduko digulako eta mugimendu berriak bereganatzen dituztelako.

URTEAN ZEHAR KONTUAN IZANGO DITUGUN BEHAKETAK

- Kurtso amaieran informe ebaluagarri bat banatuko da. Informe hau interpretatzeko gida bat banatuko dizuegu, honetan ikus dezakezue kurtso guztian zehar edukiko ditugun helburuak.
- Bilerak gurasoekin:
    Bakarkakoak urtean bi:  1. hiruhilabetan eta 3.hiruhilabetean
    Taldekakoak: urrian eta otsailean
- Gainera, hainbat ekintza eta festetan hartuko dugu parte: gabonetan, aste santuetan, euskararen astean, ikastolako jaietan eta inauterietan.
- Hainbat irteera: mendira, Sendavivara, Kristina Eneara, akuariumnera …
- Ordutegia errespetatu behar dute eta honako hau da: sarrera 9:00etan eta irteera  4:15etan.
- Atsedenaldian gailetak banatuko ditugu eta ostiraletan fruta.
- Gurasoekin elkartzeko egunak hauek dira: asteartetan eta ostegunetan 4:30etatik 5:30ak arte.
- Ezin dugu medikamenturik eman medikuaren baimenarekin ez bada.
- Guraso arduradun bat aukeratu behar da.

AGENDAREN ERABILERA

Haur bakoitzak agenda bat izango du eta egunero eraman beharko du motxilan. Honen bidez, irakasleak edo tutoreak eta gurasoak komunikatu ahal izango dituzte haurraren inguruko hainbat alderdi ( kaka egin duen, pardelak erosi behar diren, ondo jan duen, siesta bota duen …).

“AGENDA 21”-REN ERABILERA

 Gure ikastetxeak parte hartuko du agenda 21 bezala ezagutzen den proiektu ekologikoan. Bertan birziklatzearen eta ingurumena zaintzearen garrantzia garatuko dugu hainbat ekintza desberdinen bidez, zenbait bideo erakutsiz, mendira irteerak eginez…

IKASTOLAREN ZERBITSUAK

- Jantokia
- Garraioa
- Ikastetxearen baliabide didaktikoa

IKASLEEN IRUDIAK ERABILTZEKO ETA EUREK EGINDAKO MATERIALAK ARGITARATZEKO BAIMENA

ESKIMO IKASTETXEAK badu interneten berezko web gunea www.eskimo.eus, non ikasleak bakarka edo taldeka ager litezke aipatu jarduera horiek burutzen.
Ikaslearen izen abizenak:.................................................................
Guraso/Tutore legalaren izen abizenak:.......................................
………………………………………………………………… DNI:………………………………
         BAIMENA EMATEN DUT
         EZ DUT NIRE BAIMENA EMATEN
·         Nire seme-alabaren irudia ager dadin ikastetxeak antolatutako ihardueren argazkietan Ikastetxeko Web edota BLOGetan.
·         Nire seme-alabak egindako materiala Blog-etan edota antzeko hedabide publikoetan argitara dadin.


Guraso/Tutore legalaren sinadura




Baimen hau ikasturtean zehar edozein momentutan ezezta daiteke. Horretarako, idatziz jakinarazi beharko diote ikastetxeari.

GOGOETA

Orokorrean, guztiok landu ditugu gai berdinak eta  hauek izan dira: ordutegiak, eraman beharreko materialak, helburuak, ikastolako zerbitzuak, agendaren erabilera, hau da, lehenengo bilera batean esan behar den garrantzitsuena aipatu da talde guztietan. Esan beharra dago talde gehienek geletako haurren ezaugarriak jarri dituztela baina gu horretan ez gara sartu.
Bestetik, bilerak  hamar minututakoak soilik izan harren, esan dezakegu oso interesgarriak izan direla eta baita ere informazio asko izan dituztela. Gainera gurasoen rola genuenek parte hartzen saiatu ginen, horrela  irakasle rola zutenei erraztasunak emanez. Esan beharra dago honen arirari nahiko urduri geundela denak eta laguntza asko eduki genuen beste taldeen partetik. Talde gehienak laguntza  moduan Power- Pointa erabili dute, hauek onak izan dira baina  informazio gehiegi zeukaten gure ustez, hau da, gurea eskematikoagoa izan zen beharrezko informazioa agertuz bakarrik, gidan informazio osoa zegoen eta.
Hau guztia kontuan hartuta esan dezakegu bilera egiterakoan eroso sentitu garela taldearen laguntzari esker eta uste dugu bilera hau egitea oso lagungarria izan daitekeela gure etorkizunerako. Naiz eta ez izan benetako bilera, gutxinaka ikasten goaz zer nolakoak izango diren gure etorkizunekoak eta hau asteko oso ondo egon da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario