lunes, 26 de octubre de 2015


               "LA OLA"

Proiektu aste batean non helburua demokraziaren onurak irakastea den, irakasle batek autokrazia zer den azaltzeko esperimentu bat proposatzen du, azkenean ondorio kaltegarriak sortuko dituena.
Bere lemaren arabera ("el poder mediante la disciplina, fuerza mediante la comunidad, fuerza a través de la acción, fuerza a través del orgullo") ikasleek arau berri bat jarraitu behar dute. Adibidez, irakasleak ikasle guztiak ikasgelara sartzean eta 30 segundo pasa baino lehen, jarrera egokia eta adi egotea lortzen du.
Arau berriak ezartzen dituen irakasleak agur berezi bat asmatu behar dutela eta horrez gain alkandora txuri bat jantzi behar dutela esaten die. Ikasleek haien taldeari “La Ola” deitzea erabakitzen dute eta egunak pasa ahala biolentzia erabiliz eta taldearen sortzailea den Wenger irakasleak jakin gabe jendea taldea ezagutzen hasten da.
Wengerrek egoera honen aurrean galtzen du bai berak sortutako mugimenduaren gaineko kontrola eta horrez gain bere bizitzarena ere.




BLOGGA-REN EDUKIAK


Klasean bidalitako lanez gain, hezkuntzarekin lotutako hainbat filmen sinopsi eta aldizkaritako artikulu batzuk igoko ditugu.

miércoles, 21 de octubre de 2015

XXI. MENDEAN ESKOLAK BETE BEHARKO LITUZKEEN XEDEAK







1970.urtetik aurrera hainbat lege ezarri dira, honako hauek dira lege horiek: Ley General de Educación (1970), Ley Orgánica General del Sistema Educativo (1990), Euskal Eskola Publikoaren Legea (1993), Ley Orgánica de la Calidad de la Educación (LOCE, 2002), Ley Orgánica de Educación (LOE, 2006) eta amaitzeko, 2013.urtean LOMCE ( Ley Orgánica para la Mejora de la Calidad Educativa) legea ezarri zen.
-Ley General de Educación (1970): lege hau Francoren diktadura bitartean onartu zen baina ez zen ezarri 1980.urtera arte. Jose Luis Villar Palasik bultzatu zuen lege hau eta hamalau urtera arteko derrigorrezko hezkuntza ezarri zuen. Lege honek Espainiako heziketaren estamentuak modernizatzea lortu zuen.
- Ley Orgánica General del sistema educativo (LOGE, 1990): Alde batetik, lege honek 1970eko LGE-ren amaiera suposatu zuen eta bestetik, 16 urtera arteko derrigorrezko hezkuntza ezarri zuen beste neurri batzuekin batera. Gainera, teknologia gehiago erailtzen duen hezkuntza bat proposatu  eta DBH maila sortu zuen lege honen bitartez.
- Ley Orgánica de la Calidad de la Educación (LOCE, 2002): Jose Maria Aznarren gobernuaren bitartean proposatu zen 2002.urtean. Lege honen helburua Espainiako hezkuntza eraldatzea eta hobetzea zen gobernuaren arabera baina oso berandu proposatu zen eta 2004.urtean Zapatero gobernura iristean geldiarazi egin zen.
- Ley Orgánica de Educación (LOE, 2006): Jose Luis Rodríguez Zapateroren gobernuaren bitartean landu zen eta 2006 urtean argitaratu zen BOEn eta kongresuan onetsi zen gehiengoaren aldekoarekin. Lege honek hiritartasunarentzako hezkuntza eta giza eskubideen derrigorrezko eta ebaluagarri diren ikasgaiak barneratu zituen. Gaztelania eta literatura 25 ordura murriztu ziren.
- LOMCE ( Ley Orgánica para la Mejora de la Calidad Educativa) : LOEk eta LOGSEK egindako proposamena da, erlijioari garrantzi akademikoa ematen diona berriz ere, unibertsitateko bekak murrizten dituena, errebalidak berriz martxan jartzen dituena eta eskoletan sexuen banaketa ezartzen duena. Lege hau oso kritikatua izan da eta ondorioz hainbat manifestazio eta greba egin dira.
            Gure iritziz, azken lege honek (LOMCE-k) gure generazioari kalte egin diezaioke etorkizun gertu batean, gure hezkuntzan atzerapena suposatzen du eta.

. Funtzio asistentziala ala hezitzailea
            Alfredo Hoyuelosek dioen bezala funtzioa asistentziala hau da: “Jaio eta lehenengo urteetan sortzen eta egituratzen dira gizakiaren nortasunaren, adimenaren eta emozioen oinarriak eta gizarte jarreren oinarriak. Une horretantxe egituratzen dira garuneko zelula gehienak eta neuronen arteko konexio gehienak. Eta prozesu hori guztia behar bezala osatzeko ezinbestekoak dira elikadura eta osasun egokiak edukitzea. Eta horrez gain, berriki egindako hainbat azterlan garrantzitsuren arabera, jaio eta lehenengo urteetan oso garrantzitsua da haurrek gizartearekiko elkarreragina edukitzea eta ikaskuntzarako giro egokia eskuratzea, hartara, jaiotzen garenetik berez ditugun ahalmen izugarriak garatzen laguntzeko.”
            Hau da, funtzio asistentziala izango litzateke haurraren oinarrizko beharrak asetzea, horien artean: jaten ematea, pardela aldatzea, umearen loaz arduratzea, haiekin jolas egitea eta abar. Orain dela urte batzuk behar hauek asetzen zituztenak gehienbat eskolak ziren gurasoek denborarik ez zutelako baina gaur egun hori aldatu egin da eta familiak inplikazio gehiago dute.
            Funtzio hezitzaileaz hitz egiten dugunean, haurra gizarteratzea, bere autonomia lortzea eta inguruaren bilaketa sustatzea da, pixkanaka ezagutzak barneratzea.
            Gure ustez, bi funtzioen arteko oreka bat lortzea da helburua. Alde batetik haurraren behar fisiologikoak asetzea eta bestetik, umea ongi heztea.

. Inguruan nagusi den kulturaren transmisio hutsa ala gizartea aldatzea
            Gure aburuz, herrialde bateko kultura oso garrantzitsua da bertako herritarren izaeraren zati bat dela eta. Horregatik herri batean integratzeko kultura ezagutu beharra dago, ezagutza hori gurasoek, irakasleek, lagunek..transmititzen digute gure egunerokotasunean.
            Hezkuntzaren helburua kultura transmititzea da baina gaur egun irakasle batzuek beren ikusteko moduaren arabera azaltzen dute. Hauen ustez kulturan hainbat aldaketa eta berrikuntza egin behar dira eta horiek irakasten saiatzen dira.
            Amaitzeko, pentsatzen dugu egokiena kultura den bezala transmititzea izango litzatekeela tradizioa ez galtzeko. Horren gain, ikasleek beren ideia pertsonalak izaten eta sortzen ikasi behar dute, gizartean dauden arazoei beraien kabuz aurre egiteko.

. Ikasten trabak topatzen dituzten ikasleei berebiziko laguntza ematea ala ikasleen bikaintasuna garatzea.
            Gaur egun guztiz ohikoa da edozein eskolatako klaseetan arazoak dituzten ikasleak aurkitzea, bai atzerritarrak direlako, ezgaitasun fisikoak, arazo mentalak, dislexia, AFN-H (Deficit de atención),..dutelako.
            Ikasle horiek ikasteko oztopoak izan arren, kurtsoa gainditzeko aukera berdina dute naiz eta horretarako laguntza gehiago izan behar. Arazo hauek dituzten ikasleak eskoletan edukitzeak alde txarrak eta onak ere baditu. Gauza onen artean atzerriko pertsona bat edukitzean kultura eta ohitura berriak ezagutzea dakar, errespetua eta enpatia garatzen dira eta elkarlana sustatzen da. Arazo mentalak dituztenekin, berriz, behar duten laguntza eskaintzean guk daukaguna baloratzen ikasten dugu. Gauza onak dauden arren, alde txarrak ere ikusten ditugu: atzerritarrek eta ezgaitasun mentalak dituztenek klaseko hizkuntza maila eta erritmoa atzeratzen dute, kultur arazoak sor ditzakete eta oinarrizko gaitasunaren garapena atzeratzen dute.
            Gai honekin lotuta, esan beharra dago eskoletan maila ezberdineko ikasleak daudela: emaitza onak ateratzen dituztenak eta emaitza ez hain onak ateratzen dituztenak. Egoera honen aurreak irakasleek oreka bat lortzen saiatu behar dira emaitza ezberdinak dituzten ikasleetan baina egia da askok ez dutela lortzen. Gure ustez garrantzi gehiago ematen diete bikaintasuna lortzen dutenei eta alde batera uzten dituzte besteak naiz eta hauek saiakerak egin besteen maila lortu ahal izateko. 

            Azken finean, eskolaren helburuetako bat haurrak dituzten gaitasunak garatzea da eta hori ez bada betetzen, haurrak ezingo du bere bizitzan aurrera pauso bat eman. Horregatik ikasle guztiei berebiziko laguntza eman behar zaiela uste dugu.
            Maila ezberdinak egon arren pentsatzen dugu beste motatako metodologia bat erabili daitekeela, adibidez ikasle batek gaia ulertzen badu besteei azal diezaieke eta horrela aldi berean soziologia garatzen egongo ginateke.

. Bi hezkuntza ikuspegi ezberdin: educare eta educere.
            Termino hauek bi eredu ezberdinen berri ematen digute: educare hezkuntza kanpotik garatzen den prozesua dela jakinarazten digu; hau da, ikaslea elikatuko du. Beste aldetik, educere hezkuntza prozesuaren egile aktiboa bihurtzen du hezigaia.
            Educare kanpotik barruranzko prozesua da, hezitzaileak hezigaia edo ikaslea elikatzen du eta elikagai hori hezitzaileak soilik dauka. Hezkuntza mota hau eskola tradizionaletan ematen zen.
            Educere hezigaia hezkuntza prozesuaren eragile aktibo bihurtzen du, berak garatuko du bere ikaskuntza prozesua eta hezitzailearen estimulazioa edo gidaritza jasoko du. Hezkuntza mota hau gaur egungo eskola gehienetan ematen da.
            Gure ustez, eskolek educere sistema erabili beharko lukete hainbat egoeratan gaur egun ikasleei protagonismoa eman behar zaielako eta irakasleak ikasleei lagundu behar diete oztopoak gainditzen. Baina honetaz gain uste dugu educare sistemaren ezaugarri batzuk beharrezkoak direla heziketa on bat izateko.

. Hezkuntza eremuak (hezkuntza formala, ez-formala eta informala)
            Etengabeko hezkuntza bizitza osoan garatzen den hezkuntza prozesu jarraitu bezala definitzeak eskola gunea baino haratago eramaten gaitu, beste gune sozial batzuetan gara daitekeen zentzu formatiboa ere baloratzera eta hiru arlo nagusi bereiztera eramaten gaitu.
            Hezkuntza formala: guztiz instituzionalizatutako kronologikoki mailakatutako eta hierarkikoki antolatutako hezkuntza sistema da, hau lehen urteetatik unibertsitateko azken urteetaraino hedatzen den prozesu intentzionala, antolatua eta sistematizatua da.
            Hezkuntza ez formala: sistema formalaren testuingurutik kanpo egiten dena da, haur eta helduei ikasketa mota zehatza eskaintzeko. Prozesu intentzionala da, antolatua eta sistematizatua, maila baxuagoan.
            Hezkuntza informala: bizitzan zehar garatutako prozesuari deritzo. Prozesu honetan zehar gizakiak eguneroko esperientzian eta ingurunearekin edukitako erlazioari esker, ezagutza eta trebetasuna lortuko ditu. Gehienbat intentziorik, antolakuntzarik eta sistematizaziorik gabekoa da.

. Umeen heziketaren ardura nagusia estatuarena ala familiena. Bien papera argitu.
            Nork du ardura nagusia umeen heziketan? Gurasoek ala estatuak (gizarteak)? Galdera honek hainbat eztabaida sortu izan ditu etxean edo eskolan ikastearen aldeko eta kontrako pentsaera ezberdinak dituzten pertsonen artean.
            Homeschooling bezala ezagutzen den hezkuntza mota hau  erlijiosoak eta ideologikoak Estatu Batuetan sortu zuten eta Europarrak hezkuntza honen alde jarri ziren. Hasiera batean, hezkuntza mota hau dirudun familietan garatzen zen, eskolen bitartez pixkanaka planteamendu kolektiboa garatu den arte.
            Homeschoolinga umea etxean heztean datza eskola alde batera utziz eta ardura gurasoen gainean jarriz. Espainian oso kasu gutxi daude praktika hau aurrera eramaten dutenak eta gainera oso kritikatua da, baina beste herrialde batzuetan (Frantzian, Estatu Batuetan, …) normalizatuago dago.
            Gure taldean gai honi buruzko iritzi berdina daukagu, gure ustez ez da metodo egokiena haurrak hezteko. Eskolak eta irakasleak hezteko prestakuntza bat jaso dute, etxean irakats dezaketen hainbat gurasok ez dutena. Horrez gain, gurasoak oso lanpetuta daude eta agian bere seme alabek dituzten beharrak asetzeko ez dira gai.
            Gehitzeko, hezkuntza metodo honek hainbat desabantaila dauzka: gelakideekin egon behar litzatekeen interakzioa falta da, umeek ez dute talde lana egiten ikasten eta objektibitate gutxi daukate soilik beren gurasoen iritzia dute eta.
            Naiz eta kritika asko jaso dituen gai honek, badago beste pertsona talde bat pentsatzen duena metodologia honek alde onak dituela. Horien artean; hezkuntza ume bakar bati zuzenduta dagoela, umeek gehiago ikasiko dutela, ikaslearen erritmoa errespetatzen da eta ez daude erakunde publikoen menpe. Pertsona hauen iritziz ere, naiz eta kontrako iritzia dutenek pentsatu etxean ikasten duten haurrek ez dutela beste haurrekin harremana, umeak beste aktibitate mota batzuen bitartez erlazionatzen dira ( parkera joaten, partikularretan, kirol ekintzetan, …).
            Homeschoolingaren alde daudenak aldarrikatu nahi dute etxean ikasten duten umeek ez dutela lortzen ikastetxe batean ikasten hari direnen titulazio berdina, naiz eta maila berdina duten.
            Amaitzeko, naiz eta gure ustez eskolak beharrezkoak diren, egia da gurasoek ematen diguten heziketa oso garrantzitsua dela horrekin batera haiek erakusten dizkiguten baloreak eta besteekiko errespetua.

- Ondorioak: Zuen ustez, zeintzuk dira  XXI mendeko eskolaren xedeak?
            Historian zehar, eskolak asko aldatu dira eta ondorioz haren xedeak ere nabarmen aldatu dira. Orain dela zenbait urte hezkuntza gaur egun baino askoz zorrotzagoa zen eta metodologia aldatzen ari da (teoria gutxiago eta praktika gehiago erabiltzen da).
            XXI. mendeko eskolen xede nagusia ikasleei materialak irakastea eta hauek ikastea da. Material hauei esker haurrek hobeki ikasten dute eta errazagoa egiten zaie. Irakasleen funtzioa ikasleen beharrak asetzea da eta hauei erakustea bizitzan zehar dauden aurre egiten, naiz eta horretarako lan asko egin behar duten eta hainbat modu izan behar dituzten gauzak azaltzeko eta ikasleei erraztasuna emateko.
            Ikasleen iritziak eta nahiak kontuan hartu behar dira, eta beren adinerako egokiak diren ariketak eta ekintzak egiten badira asko motibatuko dira eta horrek emaitza onak lortzera eramango ditu.
            Irakasleen funtzioa oso garrantzitsua da, beren jarrera eta emozioek kalte egin diezaieke ikasleei eta horrez gain, gurasoek ere garrantzi handia dute eta beraz ikasleek hauekin eduki behar duten jarrera egokia izan behar da, egia da eta batzuetan gurasoak haurrak baino akzio okerragoak izaten dituztela. 
            Bukatzeko, esan behar da gaur egungo eskolaren xedeak askotarikoak direla. Lehenengo sozializazioa eskolan ematen dute haurrek, denbora asko pasatzen baitute bertan. Gainera, eskolan balore asko lantzen dituzte: errespetua, taldean lanak egiten jakitea, … Ez dugu pentsatu behar eskola teoria ikasteko lekua denik, ezagutzak jasotzearen bitartez prozesu mentalak heltzeko lekua dela esan genezake.
 - BIBLIOGRAFIA

Camino, I, eta Murua, H. (20/10/15) Hezkuntzaren teoria eta historia liburua. Argitaletxea. Delta.

Hezkuntzaren teoria eta historiako “homeschooling”-aren bideoa.

Hoyuelos, A. (2003ko urtarrila). 0-3 zentroak: hezkuntza eskaintzea helburutzat eta ez laguntza eskaintzea. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.hikhasi.eus/artikulua/797

Klaseko ariketa fitxa(aldeko eta kontrako argudioak)

López, A. (09/10/2013). De la LGE a la LOMCE: Así son las siete leyes educativas españolas de la democracia. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.teinteresa.es/educa/siete-leyes-educativas-franco-wert-zapatero-aznar-ucd-psoe-pp_0_1007900025.html

M.,M.(2010-06-16). Haur Hezkuntza hezitzailea ote?. Honako webgune honetatik berreskuratua; http://hegoakastinduzetamunduazabalduz.blogspot.com.es/2010/06/haur-hezkuntza-hezitzailea-ote.html