miércoles, 18 de noviembre de 2015

ELKARRIZKETAK IRAKASLEEI

Gure txikitako hiru irakasleri egin diegu elkarrizketa eta bertan hainbat galdera egin dizkiegu beraien lanean edukitako esperientziengatik. Hauek izan dira emaitzak:




Egun hauetan, nire txikitako irakasle bati egin diot elkarrizketa eta bertan, bere lan esperientziari buruzko hainbat galdera egin dizkiot. Irakasle honek Maria Jesus du izena eta irakasle lanean hogeita hamalau urte daramatza, hogeita bi urterekin hasi eta lanean jarraitzen du.
Irakasle honek hainbat ikasketa egin zituen hogeita bi urterekin lanean hasi baino lehen. Lehenik, BUP eta COU egin zituen, ondoren magisteritza egin zuen ( zientzien espezialitatean diplomatua) euskaraz, eta amaitzeko heziketa berezietako masterra eta gradu ondorengo kurtsoa egin zuen psikopedagogian parte hartzean oinarritua.
Lanean hasi zenean zer esperientzia izan zuen galdetu nionean, barre egin eta urduritasun asko pasa zuela esan zidan. Oso gaztea zen hasi zenean eta beraz, oso galdurik zegoen, baina denbora pasa ahala lankideak ezagutu eta taldean integratzen hasi zen pixkanaka. Lana bilatzea erraz egin zitzaiola esan zidan ere, bere ahizpak lan egiten zuen eskolan neska batek bere lanpostua utzi eta berari deitu zioten eta.
Irakasle honek lau eskola kontzertatu ezberdinetan egin du lan. Lehenik Zumaian “San Pedro” izeneko eskolan egon zen hamar urtez, bigarrenik Donostian “Presentación de María” eskolan sei hilabetetan zehar, ondoren Donostian ere “Santa Teresa” eskolan hiru urtez eta amaitzeko, Eibarreko “ La Salle Isasi” eskolan egin du lan hemeretzi urtez eta bertan jarraitzen du. Lau eskoletan oso gustura egon dela azpimarratu zidan, baina esperientzia hartuz joan denez azken eskoletan gustura egon zen.
Lana espero zuena zen ala ez galdetzerakoan hainbat zalantza izan zituen. Alde batetik, espero zuena zela esan zidan baina beste batetik berriz, espero baina zailagoa zela, lan oso exigentea zela, oso baliabide gutxi daudela eta beti zerbait berria dagoela ere esan zidan. Naiz eta hau guztia esan, ondoren aitortu zidan hau guztia espero zuena zela eta horri buruz hainbat aldiz hitz egin ziotela prest egon zedin.
Berarentzat, lan honen zailtasunik handiena bere lankideekin taldean lan egitea izan da eta haiekin ados jartzea. Bakoitzak bere iritzia dauka eta besteek esaten edo pentsatzen dutena entzuten ez dutenez, ez dira inoiz akordio batera iristen, edo oso zaila egiten zaie iristea.  Horrek, lana zailagoa egitea eta gauzak aurrera eramateko zailtasunak sorrarazten ditu.
Erabilitako metodologiari dagokionez, irakasle honek metodologia magistrala erabiltzen du, hau da, berak klaseak ematen ditu eman beharreko eduki guztiak barneratzen dituena eta bere ikasleek egiten duten bakarra berari entzutea da. Hau da, ez du inolako praktikarik erabiltzen bere klaseetan, dena teorikoki irakasten du naiz eta badakien batzuetan ikasgaietan praktikak egitea oso erabilgarria den. Honi erreparatuz, etorkizunean hainbat praktika egitea pentsatzen ari da, umeek duten ikasteko modua errazteko helburuarekin.
Horrez gain, hezkuntzaz ere hitz egin genuen eta hau izan zen berak esandakoa. Bere ustez, hezkuntzak aurrera pausoak egin ditu baina askoz aurreratuago egon beharko litzateke. Bere esanetan ere, ikastetxe ezberdinetan lan egiterakoan konturatu da haietako batzuetan hainbat aurrerapen nabaritzen direla, beste batzuetan ez direnak agertzen. Hezkuntzaren barnean ere diziplinaz hitz egin genuen eta beraren arabera errespetua da honen oinarri nagusiena, bai irakasleak ikasleari dion errespetua, ikasleak irakasleari diona eta baita ere irakasleen eta ikasleen gurasoen artean egon beharko litzatekeen errespetua ere.
Familiekin irakasleek duten erlazioa ere oso garrantzitsua da. Bere esperientziari dagokionez, eskola guztietan eduki du harreman nahiko ona guraso guztiekin, naiz eta batzuekin izan duen harremana estuagoa izan beste batzuekin baino. Hori, Maria Jesusen ustez, umearen araberako da ere, hau da, umeak arazo asko baldin baditu klasean edo irakaslearekin, zailagoa izango da bere gurasoekiko erlazio on bat edukitzea ere. Eta ikaslea ondo portatzen bada eta portaera ona erakusten badu, bere gurasoekin izango duen erlazioa ona izatea errazagoa izango da.




Aste honetan nire txikitako irakaslearekin bat egin dut elkarrizketa egiteko. Hasteko galdetu nion ea zer ikasi zuen, galdera honen erantzuna BUP eta COU ikasketa zituela izan zen. Ikasketa hauek amaitutakoan magisteritza ikasketak hasi eta hauek 3 urtetan amaitu zituen, baina unibertsitateko ikasketak euskaraz egin zituen, baina garai haietan EGA titulua ez zuten konbalidatzen beraz ikasketak amaitutakoan EGA titulua ateratzeko prestatu zen.
 Nire irakaslearentzat ez zen batere erraza izan lana irakasle moduan izatea. Unibertsitatetik ateratzean ez zuen lan finko bat eduki, ordezkapenak egiten egon zen. Beraz, taberna batean hasi zen lan egiten diru pixka bat ateratzeko. Baina bost urte pasatu ondoren ordezkapen bat egiten zuen bitartean ikastolako andereino bat  ikastola utzi zuen beraz nire irakasleari lan finko bat egitea erabaki zuten. Irakaslea esan zidan lehengo bost urte horiek oso zailak izan zirela, hainbat ikastoletatik pasatu zela baina ordezkapenak denbora laburrekoak ziren eta ez zuen guztiz disfrutatzen.
Lanean hasi zenetik, beti eskola kontzertatuetan  lan egin zuen, bai lehen hezkuntzan eta haur hezkuntzan. Hainbat eskolatan lan egin zuen baina bera gogoan zituen eskolak hauek dira: hasteko “Colegio Calasanz”-en izan zen, ondoren “ Colegio Jesus María”-an, “Begoñazpi ikastolan” egin zuen bere azkeneko ordezkapena eta amaitzeko “Urretxindorra ikastola” postu finko bat egin zioten.
Lan publiko guztiak bezala, irakasleok hainbat harreman mota dituzte, bai lankideekin, familiekin eta garrantzitsuena umeekin. Nire irakaslearentzat umeekiko harremana beharrezkoa dela esaten du. Honek saiatzen da ume guztiak modu berdinean tratatzea, baina kasu batzuetan saila egiten zaio. Beste alde batetik lankideekin harremana edukitzea beharrezkoa dela esan zidan, hasteko harreman ona izatean oso lagungarria da lan egiteko orduan. Ondoren esan zidan berak lehenengo urteetan asko ikasi zuela berarekin lan egiten zuten ikasleekin, izan ere, haiek beraien metodoak erakusten zioten eta horrekin asko ikasi zuen. Amaitzeko familiarekiko harremana, berarentzat oso baliagarria da gurasoek jakiteko nola doazen beraien umeak ikasketekin. Berak ama izan zenetik harreman hau garrantzia handiago eman dio. Baina esan zidan harreman hau gero eta txikiagoa dela.
Irakasleaz aparte, irakasle honek ardura desberdinak izan zituen, “urretxindorra ikastolan” 09-10 eta 10-11 ikasketa burua ardura hartu egin zuen.
Ondoren haren metodologiaz galdetu nion eta esan zidan berak ikasi zuela diziplina handiarekin, ez zuten lan taldean ia lan egiten eta gehienbat azterketak zirela, ez zituen lan gehiegi egiten. Irakaslearentzat ez zitzaion metodologia hau gustatzen beraz guztiz kontrako metodologia erabiltzen du, berarentzat oso garrantzitsua da lan taldea sustatzea. Gainera asko lan egiten du beraren klaseak entretenigarriak eta interesgarriak izateko, izan ere uste du hauek ez badira halakoak umeak aspertu egingo direla eta gainera ez dutela ikasiko.
Bizitzan zehar momentu onak eta txarrak dauden bezala, lanean ere gauza berdinak gertatzen dira. Honentzat arazo larriena krisi aldiak izan ziren. Izan ere, hezkuntzan murrizketa handiak egin dituzte eta honek ekonomia aldetik oso zaila izan da, hauek materiala erosteko zailagoa zituztelako baina esfortzuarekin material zaharrarekin aurrera atera zen.
Txikitatik gustatzen zitzaion beste umeei laguntzea, beraz berarentzat bokazioa izan da orduan lan handia egin du, txikitatik gustatzen zitzaion lana aurkitzeko, nahiz eta urte askotan zehar oso gogorra egin zitzaion.
Honentzat irakasle moduan hasi zenetik espero zuena izan zen, bai lehen hezkuntza eta haur hezkuntzan. Baina ez zen oso erraza izan lanean hastea hasieran ez zekien nola irakatsi haien ikasleei eta horretarako esfortzu handia jarri zuen eta bere lankideei laguntza eskatu eta hauek berari lagundu zioten.
Lehen esan dudan bezala irakasle honentzat oso garrantzitsua da gurasoen eta irakasleen arteko harremana, baina gaur egun harreman hau apurtzen ari da. Gurasoak ikasleekin gero eta bilera gutxiago dituzte, beraz ez dakite nola doazen  umeak beraien erreferentzia bakarra notak dira. Baina berarentzat notak ez dira gauza garrantzitsuena baizik eta umearen jarrerari garrantzia handia ematen dio, baina hauek ez dute jakingo. Irakaslearen ustez behintzat hilean behin umearen irakaslearekin bat egin behar izango lukete gurasoek jakiteko haien umearen aurrerapenak edo atzerapenak.
Amaitzeko aurrerapen teknologikoei galdetu egin nion. Honen erantzunak gehienbat onak izan ziren, beraren ustez hauek oso garrantzitsuak dira hezkuntzan, gainera haien lana arinago egiten dute eta honetaz gainera klaseak entretenigarriagoak dira, bideoak eta irudi gehiago jarri ahal ditu proiektorearekin. Baina urretxindorra ikastolako haur bakoitza ordenagailu portatil bat dauka hau ez zaio oso ondo iruditze, berarentzat oso garrantzitsuak dira liburuak baina hau e da gauza bakarra, izan ere gero eta gutxiago erabiltzen dituzte arkatzak eta paperak, beraren kezka nagusia umeak etorkizunean ez dutela jakingo idazten eta bakarrik teknologiak erabiliko dituztela dela.




           Elkarrizketa hau nire DBH-ko irakaslea izan zenari egin diot, Peio deitzen dena.  Bera Errenteriakoa da eta berrogeita hamahiru urte ditu. Hogeita zortzi urte daramatza irakaskuntzan jarduten, baina irakasle munduan sartu aurretik batxilergoa bukatu ondoren euskal filologia ikasi zuen Donostian. Karrera  bukatu zuenean ez zuenez beste aukera hobeagorik aurkitu, irakasle munduan sartu zen.
         Peiok lehenaldiz Bilbon egin zuen lan eta bertan hiru hilabete pasa zituen ordezkapen bat eginez. Baina, hurrengo urtean zorte ona izan eta Donostiako ikastola publiko batean hasi zen lanean. Hasiera pixka-bat gogorra iruditu zitzaion ikasleek antzeman ohi dituztelako berria den irakasle baten beldurra eta gainera, irakaskuntzan sartzean dena berria egin zitzaion, baina pixkanaka gauza asko ikasiz joan zen eta azkenik, denbora pasa ahala oso gustura ibili zen. Dena den, Peio konturatu egin zen guztiz desberdina zela berak ikasitakoa egiten ari zuenarekin, baina gutxika teknika berriak eskuratuz joan zen.
Peio bere bizitzan zehar eskola askotan egin du lan, hogei eta zortzi urteetan hamar ikastetxe ingurutan egon da. Ia urtero ikastetxe desberdinetan egin du lan, baina gehienetan eskola publikoetan eta ordezkapenak eginez. Honez gain, hainbat euskaltegietan egin zuen lan hilabete batzuetan zehar. Hasierako urteetan esan bezala ordezkapenak egin zituen eta egoera desberdinetara moldatu behar izan zuen. Peiorentzat aldaketa horiek ez ziren errazak izan, eskola bakoitzaren metodologia eta egoerak guztiz desberdinak baitziren eta urte batetik bestera berriz ere zerotik hasi behar zela esan daiteke.
Ikasleei dagokienez, DBH-ko ikasleei klaseak ematea asko gustatzen zaio, izan ere, beste ziklo batetik iristen dira eta ikasteko eta gauza berriak esperimentatzeko gogoekin iristen dira ikasleak. Baina nahiz eta gustukoena DBH izan, berak esaten du DBH-3ko irakaskuntza zailena dela berarentzat. Lau urte pasa eta gero, tristura sortarazten zaio batxilergora joan behar direnean, lau urteetan zehar nola handitu diren ikusi dielako; baina, bestetik poztasuna sortzen dio beste etapa batera joaten direlako, batxilergora, non helburu bat finkatuta dago. 
         Beste alde batetik, irakasleen eta ikasleen artean sortzen den harremana oso polita eta estua dela esaten du. Azken finean, ikasleekin denbora asko pasa izan du eta momentu asko partekatzen dituzte; bai momentu onak eta txarrak ere. Adibidez, berarentzat oso polita da ikasleek esfortzu asko egin ondoren gainditu dutela ikustea, edo beraien artean harreman ona izatea eta pozik ikustea. Beste alde batetik, nahiz eta oso gustura egon bere lankideekin batzuetan harremana zaia dela esaten du ez direlako ados jartzen erabaki baten aurrean. Azkenik, ikasleen gurasoekin daukan harremana ona dela esaten du kasu gehienetan. Izan ere, guraso batzuek arazo baten aurrean irakaslearen jarrera ulertzen dute eta beste batzuek ikasleari ematen diote arrazoia.
          Peioren ustetan, hasieran burutik pasa zitzaion lan finkorik gabe jarraitzea merezi  zuen edo leku batetik bestera ibiltzea merezi zuen, etxetik urrun edo gertu izango zela esperoan. Peiok gaur egungo egoera dela eta, ez du nahi irakaslearen lanetik atera nahi, baina krisia irakaskuntzara iritsi dela esaten du eta hori asko nabaritu izan da; izan ere, ikastetxeetan geroz eta  diru eta baliabide gutxiago daude eta irakasleek askotan ordu gehiago sartu behar dituzte.
 Gaur egun Peiok DBH-2ko euskara irakasle moduan aritzen da Donostiako ikastetxe batean. Bere bizitza irakaskuntzarekin lotzen du, bere egunerokoan bizitzen dituen esperientzietatik ikasitakoa gero klasean transmititzen saiatzen da eta egunero saiatzen da bere ikasleez zerbait berria ikastea. 
Azkenik, Peioren ustez haurren hezkuntzari garrantzi handiagoa eman behar zaio, eta hau lortzeko irakasleak, komunikabideak eta gurasoak ahalegin eta esfortzu gehiago jarri behar dute.

martes, 3 de noviembre de 2015


"DIARIOS DE LA CALLE"


"Diarios de la calle" pelikula benetako istorio batean inspiratuta dago. Film honetan Erin Gruwell izeneko irakaslearen eta bere ikasle nerabeek idatzitako egunerokoez hitz egiten da. Eguneroko hauek  «Los escritores de la libertad» bezala ezagutzen diren ikasleek idazten dituzte, Long Beach-etik, Californiatik eta Estatu Batuetatik datozenak eta 
1992. urtean gertatutako iskanbilaren ondorioz sortutako arrazen gatazkak bizi izan zituztenak. 
Wilson Classical (Long Beach) eskolaren inguruan girotuta dago, 90. hamarkada inguruan eta irakasle baten indar sortzailea eta didaktikoa erakusten du, bere aurreiritziak eta teknika tradizionalak alde batera uzten dituena nerabe talde marjinatu bati laguntza eman ahal izateko.