martes, 22 de diciembre de 2015

ESKIMO IKASTETXEA






HH 4 URTEKO BILERA
2015-2016 IKASTURTEA


EGUTEGIA

ORDUTEGIA:


ORDUA
ASTELEHENA
ASTEARTEA
ASTEAZKENA
OSTEGUNA
OSTIRALA
9:00-10:00
GORPUTZ H.


GORPUTZ H.

10:00-11:00
MATEMATIKA
INGELESA
GORPUTZ H.


11:00-11:30
Jolasaldia
Jolasaldia
Jolasaldia
Jolasaldia
Jolasaldia
11:30-12:30
MUSIKA
GORPUTZ H.


INGELESA






15:00-15:45



MUSIKA
GORPUTZ H.
15:45-16:30


MATEMATIKA



IKASTURTEAN ZEHAR EMANGO DIREN IKASGAIAK ETA BAKOITZEKO IRAKASLEAK

- Musika ( Aloña Etxeberria)
- Matematika eta tutorea (Maria Jesus Perez)
- Ingelesa (Josu Olasagasti)

IRAKASGAI BAKOITZAREN AZALPENA

- Psikomotrizidadea: egunero landuko da.
- Musika: Astean hiru saio izango dira, horietan erritmoa, dantzak eta entzumena ikasi eta landuko ditugu. Horrez gain, ipuinekin edo emango ditugun gaiekin lotutako abestiak eta dantzak ikasiko dituzte.
- Matematika: irakasgai honen hiru saio edukiko dituzte astean. Koloreak, tamainak eta forma geometrikoak ikasiko dituzte, espazioak nola banatzen diren ere ikasiko dute eta amaitzeko 1etik 5erako zenbakiak irakatsiko dizkiegu.
- Ingelesa: astean bi saio izango dituzte. Kanten eta ipuinen bidez oinarrizko hiztegia eta entzumena ezagutuko dituzte.

IKASTOLAN ERABILTZEN DEN METODOLOGIA

Ikasleak bi modutara lan egiten dute: multzoka eta txoko txikietan banatutako taldeetan. Multzoetan elkarrizketak, ipuinak, abestiak, jolasak eta kontzeptuen azalpenak lantzen dira. Eta txoko txikietan hiru txoko bereizten dira: ipuin txokoa, jolas txokoa eta margotzeko txokoa. Hiru talde egiten dira talde horiek kurtso guztian aldatu gabe, eta astean zehar txoko ezberdinetatik pasatzen dira.

GELAKO ARAUAK

- Bakoitzak bere gakoa ezagutu eta bere amantala, txamarra zintzilikatzen ikasi behar dute.
- Gelara sartzeko eta irteteko ilara bat osatu.
- Margoak, kutxak, jostailuak zaindu eta ez puskatu.
- Jostailuak eta erabilitako materiala bere tokian gorde.
- Komunera bakarrik joan daitezen animatu; horregatik arropa erosoa haurrei janztea gomendatzen dizuegu, horrela autonomoak izaten ikasten hasiko dira.
- Ez oihukatu, hitz egin.
- Taldeko ekintzetan parte hartu.
- Arduradunaren irudia ezagutu.
- Protagonistak izatea egun batean. Bere eginkizunak: haurrak zenbatu eta faltatzen direnean argazkiak aurkitu eta bere tokian ipini, eguraldia beatu eta dagokion ikurra jarri.
- Aldatzeko arropa eraman; bai psikomotrizitate gelara joateko edo gainean txiza edo kaka egiten badira.
- Beren urtebetetzea denean puxikak eta litxarkeriak eraman ikasgelara.
- Umea jantokian gelditzen bada amantala eta hortz eskuila eraman.

IKASTURTEAN LORTU NAHI DITUGUN HELBURUAK

- Autonomiaren garapena. Haurrak bere kabuz kapaz izatea ikastolako ohiko espazioetan ibiltzen.
- Bakoitzak bere amantala eta berokia jartzea eta kentzean parte hartzea.
- Sozializazioa. Elkarren artean erlazionatzen ikastea.
- Patioan beraiek bakarrik jolastea irakaslearen esku-hartzerik egon gabe.
- Arauak errespetatzen ikasi behar dute.
- Biolentziarik ez erabiltzea eta haserre daudenean hitzekin konpontzea dagoen arazoa.
- Euskara erabili behar dute eta horretarako elkarrizketak, bideoak, ipuinak, abestiak, … egingo ditugu euskara bultzatzeko.
- Psikomotrizitateari garrantzi handia ematen diogu, gorputzaren koordinazioa hobetzen lagunduko digulako eta mugimendu berriak bereganatzen dituztelako.

URTEAN ZEHAR KONTUAN IZANGO DITUGUN BEHAKETAK

- Kurtso amaieran informe ebaluagarri bat banatuko da. Informe hau interpretatzeko gida bat banatuko dizuegu, honetan ikus dezakezue kurtso guztian zehar edukiko ditugun helburuak.
- Bilerak gurasoekin:
    Bakarkakoak urtean bi:  1. hiruhilabetan eta 3.hiruhilabetean
    Taldekakoak: urrian eta otsailean
- Gainera, hainbat ekintza eta festetan hartuko dugu parte: gabonetan, aste santuetan, euskararen astean, ikastolako jaietan eta inauterietan.
- Hainbat irteera: mendira, Sendavivara, Kristina Eneara, akuariumnera …
- Ordutegia errespetatu behar dute eta honako hau da: sarrera 9:00etan eta irteera  4:15etan.
- Atsedenaldian gailetak banatuko ditugu eta ostiraletan fruta.
- Gurasoekin elkartzeko egunak hauek dira: asteartetan eta ostegunetan 4:30etatik 5:30ak arte.
- Ezin dugu medikamenturik eman medikuaren baimenarekin ez bada.
- Guraso arduradun bat aukeratu behar da.

AGENDAREN ERABILERA

Haur bakoitzak agenda bat izango du eta egunero eraman beharko du motxilan. Honen bidez, irakasleak edo tutoreak eta gurasoak komunikatu ahal izango dituzte haurraren inguruko hainbat alderdi ( kaka egin duen, pardelak erosi behar diren, ondo jan duen, siesta bota duen …).

“AGENDA 21”-REN ERABILERA

 Gure ikastetxeak parte hartuko du agenda 21 bezala ezagutzen den proiektu ekologikoan. Bertan birziklatzearen eta ingurumena zaintzearen garrantzia garatuko dugu hainbat ekintza desberdinen bidez, zenbait bideo erakutsiz, mendira irteerak eginez…

IKASTOLAREN ZERBITSUAK

- Jantokia
- Garraioa
- Ikastetxearen baliabide didaktikoa

IKASLEEN IRUDIAK ERABILTZEKO ETA EUREK EGINDAKO MATERIALAK ARGITARATZEKO BAIMENA

ESKIMO IKASTETXEAK badu interneten berezko web gunea www.eskimo.eus, non ikasleak bakarka edo taldeka ager litezke aipatu jarduera horiek burutzen.
Ikaslearen izen abizenak:.................................................................
Guraso/Tutore legalaren izen abizenak:.......................................
………………………………………………………………… DNI:………………………………
         BAIMENA EMATEN DUT
         EZ DUT NIRE BAIMENA EMATEN
·         Nire seme-alabaren irudia ager dadin ikastetxeak antolatutako ihardueren argazkietan Ikastetxeko Web edota BLOGetan.
·         Nire seme-alabak egindako materiala Blog-etan edota antzeko hedabide publikoetan argitara dadin.


Guraso/Tutore legalaren sinadura




Baimen hau ikasturtean zehar edozein momentutan ezezta daiteke. Horretarako, idatziz jakinarazi beharko diote ikastetxeari.

GOGOETA

Orokorrean, guztiok landu ditugu gai berdinak eta  hauek izan dira: ordutegiak, eraman beharreko materialak, helburuak, ikastolako zerbitzuak, agendaren erabilera, hau da, lehenengo bilera batean esan behar den garrantzitsuena aipatu da talde guztietan. Esan beharra dago talde gehienek geletako haurren ezaugarriak jarri dituztela baina gu horretan ez gara sartu.
Bestetik, bilerak  hamar minututakoak soilik izan harren, esan dezakegu oso interesgarriak izan direla eta baita ere informazio asko izan dituztela. Gainera gurasoen rola genuenek parte hartzen saiatu ginen, horrela  irakasle rola zutenei erraztasunak emanez. Esan beharra dago honen arirari nahiko urduri geundela denak eta laguntza asko eduki genuen beste taldeen partetik. Talde gehienak laguntza  moduan Power- Pointa erabili dute, hauek onak izan dira baina  informazio gehiegi zeukaten gure ustez, hau da, gurea eskematikoagoa izan zen beharrezko informazioa agertuz bakarrik, gidan informazio osoa zegoen eta.
Hau guztia kontuan hartuta esan dezakegu bilera egiterakoan eroso sentitu garela taldearen laguntzari esker eta uste dugu bilera hau egitea oso lagungarria izan daitekeela gure etorkizunerako. Naiz eta ez izan benetako bilera, gutxinaka ikasten goaz zer nolakoak izango diren gure etorkizunekoak eta hau asteko oso ondo egon da.

miércoles, 9 de diciembre de 2015

IRAKASLE FUNTZIOA (GERTAERA KRITIKOA)

SARRERA
Lan honetan azalduko duguna egoera kritiko bat izango da. Egoera horretan, ikasle batek espalderatik erortzean nola zauritzen den azaltzen du eta irakasleek eta klasekideek nola erreakzionatzen duten. Egoera hori osatzeko testuingurua, deskripzioa, aurrekariak eta ondorioak azalduko ditugu. Horiekin batera, guk lortu nahi ditugun hainbat helburu aipatu ditugu eta horietako bakoitzetik hamar hamalau galdera egin dizkiegu gurasoei beren iritzia eman dezaten, bai, ez, batzuetan eta eduki ditzaketen oharrak aipatzeko.
Egoera kritiko honen ondorio gisa, irakasleek gurasoekin izandako elkarrizketa bat prestatu dugu. Bertan, egoerari buruz hitz egin eta helburuak jorratuko dira. Horretarako kontrol zerrenda bat egin dugu bi helburu ezberdinekin (azkartasuna sor daitezkeen arazoen aurrean eta besteekiko harremana eta interesa), helburu bakoitzeko hainbat galdera egin ditugu eta gurasoek erantzun dute haiek pentsatzen dutenaren arabera. Bertatik hainbat emaitza eta ondorio atera ditugu. Gainera, gurasoen iritzia jasoko dugu eta horiek baloratu eta gure lan egiteko modua hobetzen saiatuko gara.
         Amaitzeko, guraso baten eta irakaslearen arteko bilera bat antolatu eta grabatu dugu gertatutakoa azaltzeko.




TESTUINGURUA
Gertaera hau Bilboko Urretxindorra ikastola kontzertatuan eman zen, zortzi urteko haurren gela batean non hamalau neska eta hamabi mutil zeuden. Jazoera hau goizeko 11:30etan izan zen,  Olatz deituriko haur bat heziketa fisikoko klasean, bere ikaskideekin eta irakaslearekin zegoen bitartean.
Klasekideak bi urtetatik daude elkarrekin eta horregatik gertatutakoak asko hunkitu zituen.

DESKRIPZIOA
Klasean irakasleak denbora librea utzi zien ikasleei nahi zuten ekintza egin zezaten. Haur honek “zelai erre” -ra jolastea erabaki zuen. Joko hontara ari zirenean, baloia espaldera batean geratu zen eta hartzera joan zenean erori eta eskumuturra tolestu eta puskatu zuen. Gertaera honen ondorioz, ikaskideak irakaslearengana joan ziren gertatutakoa azaltzera eta honek anbulantzia bati deitu zion.
Anbulantziari deitu eta hau iritsi zen arte, hogei bat minutu, Olatzen ikaskideak oso urduri zeuden eta denbora guztian laguntzen saiatzen ziren. Andereñoak eskatu zien beste irakasle batengana joatea gertaera honen aurrean zer egin galdetzeko, eta hau iristean lehen sorospenak zekizkienez haurraren eskumuturra immobilizatu eta hau lasaitzen jardun zuen.
Andereñoak beste ikasle guztiak kanpora atera zituen lasaitasuna mantentzeko anbulantzia etorri arte, eta lehen esan bezala, hogei minutu pasa zirenean laguntzera joandako irakaslea beste ikasleekin geratu zen eta andereñoa ikasle zaurituarekin joan zen ospitalera. Bertan zegoela gurasoei deitu zien gertatutakoaren berri emateko eta hauek jakindakoan ahalik eta azkarren agertu ziren ospitalean. 

AURREKARIAK/ ZERGATIAK
Irakaslea haurra zauritu zen momentuak klasetik atera zen beste klase horretako batzuk kanpoan hari zirelako saskibaloian jolasten eta ezin izan zuen egoera hori saihestu. Naiz eta andereñoak ez zuen uste hori gertatuko zenik  kanpoan pasatako minutu horietan.
Kanpoan jolasten ari ziren haurrei begirada bat botatzera joateko, andereñoak hainbat aldapa eta eskailera igo behar zituen eta ondorioz, denbora gehiago behar izan zuen. Gimnasiora iritsi zen momentu berean Olatz espalderara igota zegoen eta hortik jaisteko esan eta honek kasurik ez egin ondoren, erori eta zauritu egin zen.

ONDORIOAK/ IRTENBIDEAK
Anbulantziak neska ospitalera eraman eta hainbat froga egin ondoren, operatu egin behar ziotela erabaki zuten medikuek. Pare bat aste pasa zirenean  neska klasera bueltatu zen baina eskaiola jarrita zuenez ezin zuen idatzi beraz, bere ikaskideek asko lagundu zioten bere lanak egin zitzan.
Irakaslearen irtenbidea egokiena izan zen umea ospitalera eramanez, baina adin horretako talde bat ezin da utzi zaindu gabe inoiz. Hurrengorako bi taldeak leku berdinean jartzea izango litzateke egokiena, horrela hainbat arazo saihestuko lituzkeelako eta askoz errazagoa egingo zitzaiolako ikasle guztiak kontrolatuak edukitzea.

KONTROL ZERRENDA


AZKARTASUNA SOR DAITEZKEEN
ARAZOEN AURREAN


BAI

EZ

BATZUETAN

OHARRAK
Beste arazorik egon da klaseren batean?

X


Irakasleak prestaturik al daude?

X

Saiatzen ari gara hau konpontzen
Haurrak arduratsuak dira?
X



Irakasleak azkar erreakzionatu du?
X



Eskolan lagundu dezaken sorospenik badago?

X


Sorospen hitzaldiak ematen dituzte?

X


Ikasleek badakite zer egin egoera hauen aurrean?
X



Anbulatorioa edo ospitalea eskolatik gertu dute?
X



Anbulatorioarekin kontaktuan jartzeko erraztasunak ditu eskolak?

X



Irakasleen artean laguntasuna dago?
X



Ikasleen artean laguntasuna dago?
X





BESTEEKIKO HARREMANA ETA INTERESA

BAI

EZ

BATZUETAN

OHARRAK
Askotan bakartzen da bere ikaskideetatik?

X


Besteekin ondo integratzen da?
X



Komunikazio berbala egokia da  ikasle eta irakasleekin?
 X



Kontaktu ona du besteekiko?
X



Jokoen bitartez komunikatzen da?
X





Erraz galtzen du arreta?


X

Batzuetan irakaslea azaltzen ari den bitartean bere klasekideekin hitz egiten egoten da.
Estimuluak behar ditu?

X


Berehalako erantzunak ditu?

X


Segurtasuna du beregan?
X



Besteekin jolastea gustatzen zaio?
X




Mutilekin jolasten du?


X

Normalean neskak neskekin jolasten dute eta mutilek mutilekin
Neskekin jolasten du?
X



Besteei laguntzea gustuko du?
X




ONDORIOAK
Lehenengo helburuaren ondorioak hauek izan daitezke; irakasleek uste dute oso lagungarriak izan daitezkeela lehenengo sorosmenak edukitzea larrialdi baten aurrean zer egin jakin ahal izateko. Izan ere, irakasleak ez daude batere prestatuak haurrek dituzten arazoen aurrean erantzun azkar bat izateko, naiz eta kasu honetan irakasleek nahiko ondo erreakzionatu duten eta arazoari aurre egin ahal izan dioten.
Bigarren helburuari dagokionez, honen ondorioa da haurraren jarrera eta klasekideekiko harremana zein den jakitea. Emaitza hauetan ikusten dugunez Olatzek harreman estua du bere ikaskideekin eta klasean jarrera ona duela esan dezakegu. Gainera, txikitatik ikus dezakegu nola mutilen eta nesken arteko ezberdintasunak oso nabariak diren; izan ere gehienetan neskek neskekin jolasten dute eta mutilak mutilekin. Beraz, atera den ondorio nagusia da txikitatik erakustea guztiok elkarrekin jolastu behar dutela.

GURASO ETA IRAKALSEAREN ARTEKO BILERA

AudioPal Widget


I: Kaixo egun on
G: Kaixo
I: Zer moduz dago Olatz? Gaur ez da klasera etorri.
G: Bai, ezin izan da klasera Joan, mediku ordua zuen zauria nola doan begiratzeko.
I: Eta zer moduz doa?
G: Ba egia esan nahiko ondo dabil, hilabete batean eskaiola kentzen diote eta atseden hartzen egon behar da hainbat hilabetez.
I: Pozten naiz, baina beno gaurkoan gertatutakoaz hitz egiteko bildu dizut hemen.
G: bai, alabak hitz egin zuen nirekin gertatutakoaz baina zuen ikuspegia ere jakin nahiko nuke.
I: zure alabak jakinarazi zizuen bezala, aurreko astean soinketako klasean zeudela istripu bat eduki genuen. Nik denbora librea utzi nien nahi zutena egin zezaten eta bi taldetan banatu zirenez, batzuk “baloi errera”  eta besteek saskibaloira jolastea erabaki zuten. Zure alaba zelai errera gimnasioan jolasten geratu zen bitartean, beste taldea saskibaloi kantxara abiatu zen.
G: Eta ez zenuen pentsatu egokiago izango litzatekeela ikasle guztiak elkarrekin edo behintzat eremu txikiago batean edukitzea? Horrela errazagoa izango litzateke denak kontrolpean edukitzea.
I: bai, arrazoia duzu baina utzidazu gertatutakoa ondo azaltzen eta ondoren hitz egingo dugu hortaz. Bueno, esaten ari nintzen bezala, hasiera batean gimnasioan zeuden ikasleekin geratu nintzen hauek zaintzen, eta ordu-erdi pasa zenean beste taldekideak zaintzera joan nintzen. Bueltatzean, han ikusi nuen zure alaba espaldera batean igota eta ezin izan nuen ezer egin momentuan erori zen eta.
G: Hau nire alabak kontatu zidan, baina dakidanez ere gimnasioa eta saskibaloi kantsa nahiko urrun daude eta horrela ezin dituzu ikasle guztiak ondo zainduta eduki, badakit hau lehen esan dizudala baina garrantzitsua iruditzen zait. Nire helburua ez da zuri errua botatzea, baizik eta hurrengo baterako zuk erraztasunak edukitzea.
I: Hori egia da, baina momentuan ez nuen horretan pentsatu eta taldea bitan banatzea egokia zela iruditu zitzaidan. Barkamena eskatzen dizut ez zelako izan hainbesterako arazoa izan ahal zenarekin alderatuta.
G: Naiz eta Olatz nahiko beldurtuta egon,  esan zidan gertatutakoaren ondoren laguntza asko jaso zuela bai zure aldetik, beste klasekideen eta beste irakasleen aldetik ere.
I: bai, egia da ikasleek eta beste hainbat irakasleek asko lagundu zidatela eta gainera, gertakari honen ondoren eztabaidatzen egon gara irakasle guztiek sorosle hitzaldiak jasotzea ondo egongo litzatekeela, kasu hauei aurre egin ahal izateko.
G: Ah, ba oso ideia ona iruditzen zait! Horrela, beste momenturen batean gertatu daitezken arazoak ekiditeko oso teknika ona da.
I: bai, gainera ez zen denbora asko pasa  ospitalera iritsi ziren arte, eta horrek lagundu egin zuen.
G: bai, egia da.Hau askotan gertatu zaizue? Izan ere, beste hainbat gurasoekin hitz egin dut eta gustatuko litzaidake jakitea ea hau kasu bakarra izan den edo beste batzuk ere gertatu diren.
I: Ba egia esan nahiko kasu egon dira zaurituak egon direnak, baina garrantzirik gabekoak, eguntasunean gertatu ahal diren moduan gertatu direnak. Hau izan da denen artean larriena eta espero dugu azkena izatea.
G: bai, kasu horiek ulergarriak dira. baina nire kezka handiena da nire alabaren jarrera egokia den ala ez klasean. Etxean oso ondo portatzen da eta benetan harritu egin dit gertaera honek, eta pentsatu dut  agian klasean duen egoteko modua edo ikaskideekin duen harremana ez dela egokia eta horregatik gertatu dela.
I: Ba esan beharra daukat Olatzen jarrera oso egokia izan dela ezagutu dugun urte hauetan zehar, eta ez dugula aldaketarik nabaritu. Beraz, ez larritu horregatik. Gainera, jarrerak ez du zer ikusirik gertatutakoarekin, nire akatsarengatik izan zen. Naiz eta esan nien behin baino gehiagotan kontuz ibiltzeko eta espalderetara ez igotzeko.
G: Ados, lasaiago geratzen naiz orduan.
I: Horrez gain, zauritu ondoren bere ikaskideek edukitako jarrera onarekin ikus daiteke ez duela arazorik eta denak bera laguntzeko prest daudela.
G: Hau alde batera utziz jakin nahi dut azterketa garaian nola moldatuko den hauek egiterako orduan. Medikuak esanaren arabera azterketa garaian ezin izango ditu hauek egin, oraindik ez duelako eskua prest edukiko.
I: Duela pare bat egun bildu ginen eta adostu genuen azterketak ahoz egingo dituela, ondo iruditzen zaizu?
G: Bai. Ordutegia beste ikasleen bezalakoa izango da?
I: Bai, ikasle guztiek edukiko dute azterketa ordutegi berdina. Beste irakasle bat etorriko da besteei zaintzeko eta ni egongo naiz berarekin beste ikasgela batean.
G: Ados, ideia oso ona iruditzen zait. Azterketaz gain, soinketako eta musikako klaseak nola egingo dituen ere kezkatzen nau.
I: Horren inguruan lasai egon, Olatz nirekin egongo da behar dudanean laguntzeko. Orain arteko bere jarrera soinketa klaseetan oso egokia izan da eta beraz lasai egon, gainditu egingo du.
G: Eta musika klaseei dagokionez?
I: Berdin, beste klasekideekin egongo da kantak eta dantzak orain arte bezala egiten eta txirula jotzen dutenean berak danborra joko du ezkerreko eskuarekin ondo iruditzen bazaio.
G: Ziur ez duela lan bat edo egin beharko?
I: Ez lasai, klase gutxi geratzen dira oporrak hartzeko eta gertatutakoa eta gero, ez dugu kontuan hartuko. Bueno, amaitzeko esan nahi dizut bi aste barru gutxi gora behera beste guraso batzuekin bilera bat egitea pentsatzen ari garela hauek lasai egoteko eta gertatutakoa ondo azaltzeko. Honekin batera ere, gela bakoitzeko tutoreak bere ikasleei txarla bat emango die hau berriz ere gerta ez dadin eta hurrengoan kontu handiarekin ibil daitezen.
G: Bilera horretara ni ere azalduko naiz eta nire iritzia emango diet.
I: Ados. Bukatzeko lehenik barkamena eskatu nahi dizut pertsonalki eta baita ere beste irakasle eta zuzendariaren partetik. Bigarrenik eskerrak ematea etortzeagatik eta ulertzeagatik nire egoera. Hurrengo asteetan zehar zurekin kontaktuan jarraituko dut eta nahi duzunean deitu dezakezu edozer gauza galdetzeko.
G: Bale, nik ere eskerrak eman nahi dizkizut dena ondo azaltzeagatik arazorik gabe, eta hainbeste erraztasun emateagatik. Hurrengo batera arte, agur!

ONDORIOAK
Bilera honetan, Olatzi gertatutakoa bere amari azaldu diogu. Bertan, gurasoaren eta nire arteko hitz egiteko modua egokia izan dela uste dut, txandak errespetatu eta era formal batean garatu da bilera. Azkenaldian, gurasoak ez dira bere seme-alabez arduratzen eskolako kontuetan, baina kasu honetan oso ama inplikatua ikusi dut bere alabarekin eta baita ere aurrerantzean izan ditzakegun arazoekin laguntzeko prest ere.
Bere ikuspegia emateaz gain, hobetu ditzakegun gauzak ere aipatu dizkit eta horiek zuzendariari jakinaraziko dizkiot kontuan har ditzan.

Momentu honetatik aurrera, haurraren jarrera nolakoa den ikusiko dugu eta arazoren bat baldin badago, gurasoarekin kontaktuan egongo gara konponbideak bilatu ahal izateko.