ELKARRIZKETAK IRAKASLEEI
Gure txikitako hiru irakasleri egin diegu elkarrizketa eta bertan hainbat galdera egin dizkiegu beraien lanean edukitako esperientziengatik. Hauek izan dira emaitzak:
Egun hauetan, nire txikitako irakasle bati egin diot
elkarrizketa eta bertan, bere lan esperientziari buruzko hainbat galdera egin
dizkiot. Irakasle honek Maria Jesus du izena eta irakasle lanean hogeita
hamalau urte daramatza, hogeita bi urterekin hasi eta lanean jarraitzen du.
Irakasle honek hainbat ikasketa egin zituen hogeita bi
urterekin lanean hasi baino lehen. Lehenik, BUP eta COU egin zituen, ondoren
magisteritza egin zuen ( zientzien espezialitatean diplomatua) euskaraz, eta
amaitzeko heziketa berezietako masterra eta gradu ondorengo kurtsoa egin zuen
psikopedagogian parte hartzean oinarritua.
Lanean hasi zenean zer esperientzia izan zuen galdetu
nionean, barre egin eta urduritasun asko pasa zuela esan zidan. Oso gaztea zen
hasi zenean eta beraz, oso galdurik zegoen, baina denbora pasa ahala lankideak
ezagutu eta taldean integratzen hasi zen pixkanaka. Lana bilatzea erraz egin
zitzaiola esan zidan ere, bere ahizpak lan egiten zuen eskolan neska batek bere
lanpostua utzi eta berari deitu zioten eta.
Irakasle honek lau eskola kontzertatu ezberdinetan egin
du lan. Lehenik Zumaian “San Pedro” izeneko eskolan egon zen hamar urtez,
bigarrenik Donostian “Presentación de María” eskolan sei hilabetetan zehar,
ondoren Donostian ere “Santa Teresa” eskolan hiru urtez eta amaitzeko,
Eibarreko “ La Salle Isasi” eskolan egin du lan hemeretzi urtez eta bertan
jarraitzen du. Lau eskoletan oso gustura egon dela azpimarratu zidan, baina
esperientzia hartuz joan denez azken eskoletan gustura egon zen.
Lana espero zuena zen ala ez galdetzerakoan hainbat
zalantza izan zituen. Alde batetik, espero zuena zela esan zidan baina beste
batetik berriz, espero baina zailagoa zela, lan oso exigentea zela, oso
baliabide gutxi daudela eta beti zerbait berria dagoela ere esan zidan. Naiz
eta hau guztia esan, ondoren aitortu zidan hau guztia espero zuena zela eta
horri buruz hainbat aldiz hitz egin ziotela prest egon zedin.
Berarentzat, lan honen zailtasunik handiena bere
lankideekin taldean lan egitea izan da eta haiekin ados jartzea. Bakoitzak bere
iritzia dauka eta besteek esaten edo pentsatzen dutena entzuten ez dutenez, ez
dira inoiz akordio batera iristen, edo oso zaila egiten zaie iristea. Horrek, lana zailagoa egitea eta gauzak
aurrera eramateko zailtasunak sorrarazten ditu.
Erabilitako metodologiari dagokionez, irakasle honek
metodologia magistrala erabiltzen du, hau da, berak klaseak ematen ditu eman
beharreko eduki guztiak barneratzen dituena eta bere ikasleek egiten duten
bakarra berari entzutea da. Hau da, ez du inolako praktikarik erabiltzen bere
klaseetan, dena teorikoki irakasten du naiz eta badakien batzuetan ikasgaietan
praktikak egitea oso erabilgarria den. Honi erreparatuz, etorkizunean hainbat
praktika egitea pentsatzen ari da, umeek duten ikasteko modua errazteko
helburuarekin.
Horrez gain, hezkuntzaz ere hitz egin genuen eta hau izan
zen berak esandakoa. Bere ustez, hezkuntzak aurrera pausoak egin ditu baina
askoz aurreratuago egon beharko litzateke. Bere esanetan ere, ikastetxe
ezberdinetan lan egiterakoan konturatu da haietako batzuetan hainbat aurrerapen
nabaritzen direla, beste batzuetan ez direnak agertzen. Hezkuntzaren barnean
ere diziplinaz hitz egin genuen eta beraren arabera errespetua da honen oinarri
nagusiena, bai irakasleak ikasleari dion errespetua, ikasleak irakasleari diona
eta baita ere irakasleen eta ikasleen gurasoen artean egon beharko litzatekeen
errespetua ere.
Familiekin irakasleek duten erlazioa ere oso
garrantzitsua da. Bere esperientziari dagokionez, eskola guztietan eduki du
harreman nahiko ona guraso guztiekin, naiz eta batzuekin izan duen harremana
estuagoa izan beste batzuekin baino. Hori, Maria Jesusen ustez, umearen
araberako da ere, hau da, umeak arazo asko baldin baditu klasean edo
irakaslearekin, zailagoa izango da bere gurasoekiko erlazio on bat edukitzea
ere. Eta ikaslea ondo portatzen bada eta portaera ona erakusten badu, bere
gurasoekin izango duen erlazioa ona izatea errazagoa izango da.
Aste honetan nire txikitako irakaslearekin bat egin dut elkarrizketa
egiteko. Hasteko galdetu nion ea zer ikasi zuen, galdera honen erantzuna BUP
eta COU ikasketa zituela izan zen. Ikasketa hauek amaitutakoan magisteritza
ikasketak hasi eta hauek 3 urtetan amaitu zituen, baina unibertsitateko
ikasketak euskaraz egin zituen, baina garai haietan EGA titulua ez zuten
konbalidatzen beraz ikasketak amaitutakoan EGA titulua ateratzeko prestatu zen.
Nire irakaslearentzat ez zen batere
erraza izan lana irakasle moduan izatea. Unibertsitatetik ateratzean ez zuen
lan finko bat eduki, ordezkapenak egiten egon zen. Beraz, taberna batean hasi
zen lan egiten diru pixka bat ateratzeko. Baina bost urte pasatu ondoren
ordezkapen bat egiten zuen bitartean ikastolako andereino bat ikastola utzi zuen beraz nire irakasleari lan
finko bat egitea erabaki zuten. Irakaslea esan zidan lehengo bost urte horiek
oso zailak izan zirela, hainbat ikastoletatik pasatu zela baina ordezkapenak
denbora laburrekoak ziren eta ez zuen guztiz disfrutatzen.
Lanean hasi zenetik, beti eskola kontzertatuetan lan egin zuen, bai lehen hezkuntzan eta haur
hezkuntzan. Hainbat eskolatan lan egin zuen baina bera gogoan zituen eskolak hauek
dira: hasteko “Colegio Calasanz”-en izan zen, ondoren “ Colegio Jesus
María”-an, “Begoñazpi ikastolan” egin zuen bere azkeneko ordezkapena eta
amaitzeko “Urretxindorra ikastola” postu finko bat egin zioten.
Lan publiko guztiak bezala, irakasleok hainbat harreman mota dituzte, bai
lankideekin, familiekin eta garrantzitsuena umeekin. Nire irakaslearentzat umeekiko
harremana beharrezkoa dela esaten du. Honek saiatzen da ume guztiak modu
berdinean tratatzea, baina kasu batzuetan saila egiten zaio. Beste alde batetik
lankideekin harremana edukitzea beharrezkoa dela esan zidan, hasteko harreman
ona izatean oso lagungarria da lan egiteko orduan. Ondoren esan zidan berak
lehenengo urteetan asko ikasi zuela berarekin lan egiten zuten ikasleekin, izan
ere, haiek beraien metodoak erakusten zioten eta horrekin asko ikasi zuen.
Amaitzeko familiarekiko harremana, berarentzat oso baliagarria da gurasoek
jakiteko nola doazen beraien umeak ikasketekin. Berak ama izan zenetik harreman
hau garrantzia handiago eman dio. Baina esan zidan harreman hau gero eta
txikiagoa dela.
Irakasleaz aparte, irakasle honek ardura desberdinak izan zituen,
“urretxindorra ikastolan” 09-10 eta 10-11 ikasketa burua ardura hartu egin
zuen.
Ondoren haren metodologiaz galdetu nion eta esan zidan berak ikasi zuela
diziplina handiarekin, ez zuten lan taldean ia lan egiten eta gehienbat
azterketak zirela, ez zituen lan gehiegi egiten. Irakaslearentzat ez zitzaion
metodologia hau gustatzen beraz guztiz kontrako metodologia erabiltzen du,
berarentzat oso garrantzitsua da lan taldea sustatzea. Gainera asko lan egiten
du beraren klaseak entretenigarriak eta interesgarriak izateko, izan ere uste
du hauek ez badira halakoak umeak aspertu egingo direla eta gainera ez dutela
ikasiko.
Bizitzan zehar momentu onak eta txarrak dauden bezala, lanean ere gauza
berdinak gertatzen dira. Honentzat arazo larriena krisi aldiak izan ziren. Izan
ere, hezkuntzan murrizketa handiak egin dituzte eta honek ekonomia aldetik oso
zaila izan da, hauek materiala erosteko zailagoa zituztelako baina
esfortzuarekin material zaharrarekin aurrera atera zen.
Txikitatik gustatzen zitzaion beste umeei laguntzea, beraz berarentzat
bokazioa izan da orduan lan handia egin du, txikitatik gustatzen zitzaion lana
aurkitzeko, nahiz eta urte askotan zehar oso gogorra egin zitzaion.
Honentzat irakasle moduan hasi zenetik espero zuena izan zen, bai lehen
hezkuntza eta haur hezkuntzan. Baina ez zen oso erraza izan lanean hastea
hasieran ez zekien nola irakatsi haien ikasleei eta horretarako esfortzu handia
jarri zuen eta bere lankideei laguntza eskatu eta hauek berari lagundu zioten.
Lehen esan dudan bezala irakasle honentzat oso garrantzitsua da gurasoen
eta irakasleen arteko harremana, baina gaur egun harreman hau apurtzen ari da.
Gurasoak ikasleekin gero eta bilera gutxiago dituzte, beraz ez dakite nola
doazen umeak beraien erreferentzia
bakarra notak dira. Baina berarentzat notak ez dira gauza garrantzitsuena
baizik eta umearen jarrerari garrantzia handia ematen dio, baina hauek ez dute
jakingo. Irakaslearen ustez behintzat hilean behin umearen irakaslearekin bat
egin behar izango lukete gurasoek jakiteko haien umearen aurrerapenak edo
atzerapenak.
Amaitzeko aurrerapen teknologikoei galdetu egin nion. Honen erantzunak
gehienbat onak izan ziren, beraren ustez hauek oso garrantzitsuak dira
hezkuntzan, gainera haien lana arinago egiten dute eta honetaz gainera klaseak
entretenigarriagoak dira, bideoak eta irudi gehiago jarri ahal ditu
proiektorearekin. Baina urretxindorra ikastolako haur bakoitza ordenagailu
portatil bat dauka hau ez zaio oso ondo iruditze, berarentzat oso garrantzitsuak
dira liburuak baina hau e da gauza bakarra, izan ere gero eta gutxiago
erabiltzen dituzte arkatzak eta paperak, beraren kezka nagusia umeak
etorkizunean ez dutela jakingo
idazten eta bakarrik teknologiak erabiliko dituztela dela.
Elkarrizketa hau nire
DBH-ko irakaslea izan zenari egin diot, Peio deitzen dena. Bera Errenteriakoa da eta berrogeita hamahiru
urte ditu. Hogeita zortzi urte daramatza irakaskuntzan jarduten, baina irakasle
munduan sartu aurretik batxilergoa bukatu ondoren euskal filologia ikasi zuen
Donostian. Karrera bukatu zuenean ez
zuenez beste aukera hobeagorik aurkitu, irakasle munduan sartu zen.
Peiok lehenaldiz Bilbon egin zuen lan eta bertan hiru
hilabete pasa zituen ordezkapen bat eginez. Baina, hurrengo urtean zorte ona
izan eta Donostiako ikastola publiko batean hasi zen lanean. Hasiera pixka-bat
gogorra iruditu zitzaion ikasleek antzeman ohi dituztelako berria den irakasle
baten beldurra eta gainera, irakaskuntzan sartzean dena berria egin zitzaion,
baina pixkanaka gauza asko ikasiz joan zen eta azkenik, denbora pasa ahala oso
gustura ibili zen. Dena den, Peio konturatu egin zen guztiz desberdina zela
berak ikasitakoa egiten ari zuenarekin, baina gutxika teknika berriak eskuratuz
joan zen.
Peio bere bizitzan zehar eskola askotan egin du lan, hogei eta zortzi
urteetan hamar ikastetxe ingurutan egon da. Ia urtero ikastetxe desberdinetan
egin du lan, baina gehienetan eskola publikoetan eta ordezkapenak eginez. Honez
gain, hainbat euskaltegietan egin zuen lan hilabete batzuetan zehar. Hasierako
urteetan esan bezala ordezkapenak egin zituen eta egoera desberdinetara moldatu
behar izan zuen. Peiorentzat aldaketa horiek ez ziren errazak izan, eskola
bakoitzaren metodologia eta egoerak guztiz desberdinak baitziren eta urte
batetik bestera berriz ere zerotik hasi behar zela esan daiteke.
Ikasleei dagokienez, DBH-ko ikasleei klaseak ematea asko gustatzen zaio,
izan ere, beste ziklo batetik iristen dira eta ikasteko eta gauza berriak
esperimentatzeko gogoekin iristen dira ikasleak. Baina nahiz eta gustukoena DBH
izan, berak esaten du DBH-3ko irakaskuntza zailena dela berarentzat. Lau urte
pasa eta gero, tristura sortarazten zaio batxilergora joan behar direnean, lau
urteetan zehar nola handitu diren ikusi dielako; baina, bestetik poztasuna
sortzen dio beste etapa batera joaten direlako, batxilergora, non helburu bat
finkatuta dago.
Beste alde batetik, irakasleen eta ikasleen artean sortzen
den harremana oso polita eta estua dela esaten du. Azken finean, ikasleekin
denbora asko pasa izan du eta momentu
asko partekatzen dituzte; bai momentu onak eta txarrak ere. Adibidez,
berarentzat oso polita da ikasleek esfortzu asko egin ondoren gainditu dutela
ikustea, edo beraien artean harreman ona izatea eta pozik ikustea. Beste alde
batetik, nahiz eta oso gustura egon bere lankideekin batzuetan harremana zaia
dela esaten du ez direlako ados jartzen erabaki baten aurrean. Azkenik,
ikasleen gurasoekin daukan harremana ona dela esaten du kasu gehienetan. Izan
ere, guraso batzuek arazo baten aurrean irakaslearen jarrera ulertzen dute eta
beste batzuek ikasleari ematen diote arrazoia.
Peioren ustetan,
hasieran burutik pasa zitzaion lan finkorik gabe jarraitzea merezi zuen edo leku batetik bestera ibiltzea merezi
zuen, etxetik urrun edo gertu izango zela esperoan. Peiok gaur egungo egoera
dela eta, ez du nahi irakaslearen lanetik atera nahi, baina krisia
irakaskuntzara iritsi dela esaten du eta hori asko nabaritu izan da; izan ere,
ikastetxeetan geroz eta diru eta
baliabide gutxiago daude eta irakasleek askotan ordu gehiago sartu behar
dituzte.
Gaur egun Peiok DBH-2ko euskara
irakasle moduan aritzen da Donostiako ikastetxe batean. Bere bizitza
irakaskuntzarekin lotzen du, bere egunerokoan bizitzen dituen esperientzietatik
ikasitakoa gero klasean transmititzen saiatzen da eta egunero saiatzen da bere
ikasleez zerbait berria ikastea.
Azkenik, Peioren ustez haurren hezkuntzari garrantzi handiagoa eman behar
zaio, eta hau lortzeko irakasleak, komunikabideak eta gurasoak ahalegin eta
esfortzu gehiago jarri behar dute.



No hay comentarios:
Publicar un comentario